XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hitzekiko auzi hau izan zen, bestalde, Orixe eta gerra-ondoko belaunaldi gazteen artean zabalduz joan zen hesiaren arrazoietarik bat, hots, aldi berrietako jende ikasiaren gehiegizkoa, edo Euskaltzaindiak berak 1959an agertarazi zuen euskal hitzei buruzko agirian gomendatzen zen erdaratikako hitz etxekotuen eta erabilera.

Guzti honek eragin zion Orixeri, herri ikasiarentzat nahi zuen hizkuntz joeraren atxikimenduz, ustez zegoen erdibidetik eskuiñetarago joatera: (Egan 1959 (5-6), 187 or.).

Izan ere, Arana baino Aranago ziren haien garbizaletasun amorratua bezain higuin eta hastio baitzuen Orixek bera bezain euskara landuzale ez zirenen erraztasunerako joera.

Euzko Gogoa-ren garaian, hango idazleek euskara zaila erabiltzen zutelako kritika eta erantzukiei egin zien ihardespen ozenean (), ematen du gainera, erraztasunak edo zailtasunak hizkuntzaren biziarekin duten lotura edo loturarik ezari buruzko bere iritzi biribila: .

Bizitza eta heriotza agertu zaizkigunez gero, txit jakingarri da Orixek, euskararen lurreko egoera urrikalgarriaren salbabide bezala, hizkuntzaren hil-ondoko bizitzan aurkitu nahi zuen esperantza edo kontsolamendua.

Bere buruarentzat aurrenik, eta berarekin batean, euskaldun zerutar eta zeruragai zintzo guztientzat (21) , dio Nikolak solasaldi hauetako XI atalean. Damurik, euskaldun ez-zerutarren hizkuntzaz ez zaigu argitasunik ematen.

Baina, batipat, euskararentzat berarentzat, euskaldunen aho-mihietarik izkutatu ondorengo liburu mutuetan, baina ez literatura satsuan, baizik idazlan garbi ederretan: .